Joseba Iturbide eta Mikel San Sebastian lesakarrak Espainiaratu dituzte

TTIPI TTAPA 2008ko api. 23a, 15:24

Espetxeratze agindua eman du epaileak eta Soto del Realen sartu dituzte

Joseba Iturbide eta Mikel San Sebastian lesakarrak Frantziatik Espainiara eraman zituzten atzo, Auzitegi Nazionalak emandako euroaginduaren ondorioz. Segidan Auzitegi Nazionalera eraman zituzten, baina uko egin zioten Pablo Rafael Ruiz Gutierrez epailearen aitzinean deklaratzeari. Epaileak, dena den, kartzelara bidali zituen, Madrilgo AZCA merkatal eta bulego gunean atentatua egiteko asmoa zutelakoan. Talde terroristako kide izatea eta armak eta lehergailuak edukitzea leporatu die bi lesakarrei. Soto del Real kartzelara eraman zituzten.

Otsailaren 15ean atxilotuak

Mikel San Sebastian eta Joseba Iturbide otsailaren 15ean atxilotu zituzten Donibane Lohizunen, Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazioan. Sarekada berean Jose Antonio Martinez Mur eta Asuncion Bengoetxea ere atxilotu zituzten.

Informazio batzarra

Bi lesakarren Espainaratzeari buruz informazioa emateko batzarra egin zen astearte arratsean Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun