San Esteban besten programazioa adosteko bilera eginen da asteartean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 21a

Kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 16a arte zabalik

Astearte honetan, apirilaren 22an, udaleko Kultura Batzordea bilduko da Herirko Etxeko batzar aretoan arratsaldeko 19:00etan, aurtengo San Estebn bestetako programazioa adosteko. Bilera idekia da eta Kultur Batzordetik bertan parte hartzseko gonbitea luzatu dute, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen baitira.

Kartel lehiaketa

Berako Kultur Batzordeak antolatuta, aurtengo Sanesteban Bestetako kartel lehiaketa abian da. Urtero bezala, nahi duten guztientzako zabaldu dute lehiaketa, eta nahi hainbertze lan aurkeztu ahal izanen ditu bakoitzak. Azalean Sanesteban Bestak 2008 testua agertu beharko da, eta kartelak kolorezko formatuan eta paperean argitaratua izan beharko du. Bertikala izanen da, 18x24 zentimetrokoa. Argazkia edo diseinua ez da inongo euskarriren gainean paratuko eta ahal den neurrian, aurkeztutako lanak CDan edo disketean ere eranstea eskertuko du Berako Kultur Batzordeak.

Maitzaren 16a baino lehen

Lanak aurkezteko epea maiatzareko 16ko eguerdiko 13:30ean bukatuko da, eta Berako Herriko Etxera jo beharko da horretarako. Aurkezterako momentuan lanaren gibelean goitizen bat paratuko beharko da, eta aparteko gutun-azalaren kanpoko aldean ere goitizen hori idatzita joanen da. Barrenean, berriz, egilearen datuak.

400 euroko saria

Kultur Batzordeak izendatuko du epaimahaia eta bestetako programan erabiltzeko eskubidea bere gain hartuko du. Sarituak 400 euro jasoko ditu, baina sarituak ez diren lanak ere Udalak ez ditu itzuliko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun