Manttale Mendi Taldeko Fernando Etxegarai beratarra sasoian dagoela erakusten ari da, berriki ere emaitza onak lortu baititu. Euskadiko Mendi Maratoi txapelketa jokatu zen apirilaren 6an Gasteizko mendietan eta han bigarren gelditu zen. 42,195 kilometroko ibilbidea osatzeko 3 ordu, 13 minutu eta 53 segundo behar izan zituen irabazleak eta 10 segundu eskasera, beratarra helmugaratu zen, lasterketa bikaina egin ondotik. Guzira 162 korrikalarik parte hartu zuten proba gogor. Bertzalde, aurten ere ez zuen hutsik egin Sarako Korrika Trail Lasterketan. Aitzineko edizioetako txapelduna ere bera zen, eta martxoaren 30eko hirugarren aldi honetan ere halaxe atera zen. Aitzinekoetako denbora 2 minutu baino gehiagorekin hobetu zuen. Ordu bat, 58 minutu eta 19 segundoko marka ezarri zuen. Etxegarairekin batera, iaz Rafa Maritxalar lesakarrak eta Patxi Iratzoki igantziarrak osatu zuten podiuma. Aurten, aldiz, bi horiek ez zuten parte hartu baina hirugarren postua Manttaleko Iñigo Lasagarentzat izan zen. 320 bat korrikalarik parte hartu zuten eta horietatik 15 Manttalekoak.