Apezetxea eta Mitxelena kirolariak

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Aitzineko alean data zehaztu ez bagenuen ere, joan den apirilaren 11n Beñat Mitxelena 20 urteko pilotariak debutatu zuen Frontis enpresarekin. Saioa arratsaldean izan zen herriko frontoian eta xehetasun guziak hurrengo alean emanen dizkizuegu. Halere, ale honen 36. orrialdean, kiroletan, Beñati egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera izanen duzue.

Bertzalde, Asier Apezetxea Conor Saltokiko txirrindularia Arazuri kontzejuko 7.txapelketan garaile izan zen apirilaren 6an. FVC Spiuk Centros BTT Euskadi delako egutegian puntuagarria da honako proba hau. Zorionak, beraz, bi kirolariei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun