Herriko Etxeak izendatu du dagoeneko langile berria. Etxalarren bizi den Jon Azkarraga da eta apirilaren 1ean hasi zen lanean. Bertzeak bertze, herriko hainbat zerbitzuren mantentze lanak eta kontrola egin beharko ditu, eta horrekin batera, Udalaren bandoak eta agiriak banatu.