Apirilaren 6an aurtengo Nafarroako Herri Kirol Jolasen lehenengo jardunaldia jokatu zen Larraintzarren. Kimu eta kadete mailako herriko bi talde parte hartzen ari dira txapelketa honetan. 11-12 urteko eta 15-16 urteko neska mutikoak dira eta azken urteetan bezala, proba konbinatuetan lehian ari dira. Joan den igandean Berroetan bigarren jardunaldia egitekoa zen, baina lerro hauek idazterakoan igandeko emaitzarik ezin izan dugu jarri. Nolanahi ere, Larraintzarren kimu mailako taldea zazpigarren sailkatu zen, eta kadeteen taldea, berriz, seigarren.
Hirugarren jardunaldia, igande honetan eta goizeko 11etatik aitzinera izanen da herriko frontoian. Ea joaten garen herritarrak animatzera!