Azienda feria ikusgarria izan zen martxoaren 29an. 147 zaldi azienden artean, Berako Juan Antonio Prietorenak irabazi zuen lehen saria. Bigarren saria, Igantziko Mitxel Beginok eskuratu zuen eta hirugarren saria Xarutako Beñat Oronozek. Aurkezpen onenaren zapela ere jaso zuen Beñatek.
27 behi azienda ere ikusi ziren. Sariak bi baserrietara bakarrik joan ziren. Suizetan, hiru sariak Begibeltzenekobordako Jose Antonio Igoa beratarrak etxeratu zituen. Haragitarako behi aziendetan hiru lehendabiziko sariak Makukobordako Luis Olaetxearentzat izan ziren.
Ahari azienda gutti ikusi zen Lesakako plazan, bi buru bertzerik ez. Lehen saria, Arantzako Benito Elizondorenak eskuratu zuen.