Berako Kenpo Kai taldeko kide batzuk martxoaren 15ean Toledon antolatutako Arte Martzialen Openean egon ziren. Espainiar estatuko 200 bat kirolarik parte hartu zuten, eta tartean beratarrek. Haietatik hiru postu onarekin itzuli ziren herrira. Gaztetxoen mailan, Izei Gillenea —argazkian— bigarren gelditu zen. Infantil mailan, berriz, Laura eta Gloria Sanchez ahizpak bigarren eta hirugarren gelditu ziren, hurrenez hurren.