Ingeleseko udalekuak

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Labiaga Ikastolak Udalaren laguntzarekin ingeleseko udalekuak antolatu ditu aurten ere. Udalekuak 5 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzenduak daude. Bertze urteetan bezala, udalekuak Beran eginen dira, ekainaren 25etik uztailaren 22ra, 9:30etik 13:30era. Begiraleak ingelesa berezko hizkuntza dutenak izanen dira, Ingalaterrakoak edo AEBetakoak, baina Ikastolen Elkartearen formakuntza segituko dute. Hain zuzen, horixe da aurten eskainiko diren udalekuen bertze berrikuntza: Ikastolen Elkartearen eskutik eginen dira eta Elkarteak sustatzen duen Enjoy English programa izanen dute oinarri. Izen emateko epea apirilaren 11n bukatu zen.

Bertzalde, aipatu, ikastolako DBHko ikasleek lau eguneko bidaia kulturala egin zutela Londresera. Apirilaren 4tik 6ra egindako bidaian Ingalaterra eta Erresuma Batuko hiriburuan izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun