Fernando Etxegarai nagusitu da Berako IV. Mendi Maratoi Erdian

ttipi-ttapa 2008ko apirilaren 15a

Gasteiz mendi klubako Fernando Etxegaraik nahiko erraz lortu zuen garaipena. TTIPI TTAPA

Emakumezkoetan, ALizia Olazabal irundarra nagusitu zen

Fernando Etxegarai beratarra gizonezkoen artean eta Alizia Olazabal emakumezkoetan izan dira Berako IV. Mendi Maratoiko irabazleak. Fernando Etxegaraik, azken bi urteetako irabazlea, Ionut Zinka Beran ez zela aprobetxatu eta lehen edizioan bezala, garaipena lortu zue, ordubete, 42 minutu eta 54 segunduko denborarekin. Bigarren sailkatu zen Juanjo Igarzabaleri ia 4 minutuko alde atera zion. Gizonezkoetan 373 parte hartzailek akitu zuten lasterketa eta emakumezkoetan 14k. Emakumezkoetan Alizia Olazabalek garaipena errepikatu zuen, bigarren sailkatutakoari 5 minutuz kenduz, nahiz eta aurten denbora ezin hobetu izan.

Eskualdeko partaidetza

Gure eskualdeko partaidetza oso zabala izan da eta froga honako hauek akitu zuten: Fernando Etxegarai lehena, Patxi Irazoki bosgarrena, Iñigo Lasaga seigarrena, Alberto Barberena 15.a, Jabier Otxoteko 42.a, Alfredo Telletxea 48.a, Juan Carlos Garro 53.a, Santi San Miguel 72.a, Jagoba Otxoteko 116.a, Iñaki Larrañaga 125.a, Iban Zubieta 134.a, Basilio Zapiain 149.a, Angel Pombar 175.a, Jose Luis Irurtzun 210.a, Josu Unsion 212.a, Xabino Korta 228.a, Jorge Arakues 230.a, Joseba Petrirena 234.a, Aitor Mitxelena 247.a, Jabier Yanci 248.a, Juanes Otxoteko 250.a, Jabier Dagerre 251.a, Juan Luis Irazoki 271.a, Jose Miguel Huizi 273.a, Tomas Teiletxea 282.a, Oihan Perez 295.a, Fernando Korta 299.a, Rafa Pombar 300.a, Mikel Irigoien 323.a eta Jose Antonio Rozas 334.a. Emakumezkoetan Maika Ariztegi izan zen gure eskualdeko parte hartzaile bakarra, zazpigarrena sailkatuz.

Sari banaketa

Lasterkari bakoitzak lote bat jaso zuen eta sari banaketaren ondotik zenbait opari zozketatu ziren. Gainera eta aurten egin diren berrikuntzen artean, Euskal Herrikoak ez ziren parte hartzaileen artean Hiruak Bat Elkarteko landa etxe batean asteburu bat zozketatu zen. Eguerdiko 13:30ean sari banaketa egin zen. Aurten, berrikuntza gisa, lehen hiru sailkatuez gain, laugarren eta bosgarrenek ere sariak izan zituzten emakumezko eta gizonezkoetan. Lehenik emakumezkoen beteranoetan sariak banatu zituzten: 1.- Arantxa Eizagirre. Garaikurra, txapela eta oparia.
2.- Ana Carcamo. Garaikurra eta oparia.
3.- Isabel Perez. Garaikurra eta oparia.

Segidan senior mailako emakumezkoen sari banaketari ekin zioten.
1.- Alizia Olazabal. Txapela, garaikurra eta 250 euro.
2.- Patricia Althape. Garaikurra eta 150 euro.
3.- Aitziber Ibarbia. Garaikurra eta 100 euro.
4.- Ainhoa Jauregi. 75 euro.
5.- Jaione Sasieta. 50 euro.

Ondotik, gizonen txanda izan zen eta kasu honetan ere beteranoetatik hasi ziren.
1.- Juan Mari Garin. Txapela, oroigarria eta oparia.
2.- Bittor Maiora. Garaikurra eta oparia.
3.- Jesus Bravo. Garaikurra eta oparia.

Azkenik, senior mailakoak igo ziren taula gainera sariak jasotzera.
1.- Fernando Etxegarai. Txapela, garaikurra eta 150 euro.
2.- Juanjo Igartzabal. Garaikurra eta 150 euro.
3.- Jokin Lizeaga. Garaikurra eta 100 euro.
4.- Arkaitz Zamakona. 75 euro.
5.- Patxi Irazoki. 50 euro.

Tarteko helmuga ere Etxegarairentzat

Tartekako helmugako saria ere Fernando Etxegaraik jaso zuen eta zehazki 150 euro eskuratu zituen. Bertzalde, errekorra jartzen zuen lasterkariak 300 euroko saria eskura zezakeen, baina igandean ez zen halakorik gertatu. Gizonezkoetan Ionut Zinkak ezarria du ordu 1, 41 minutu eta 27 segundorekin eta emakumezkoetan Alizia Olazabalek 2 ordu 7 minutu eta 5 segundorekin. Ondotik, Manttale taldeko partaideek sari berezi bat jaso zuten eta zehazki, Josu Irazokik zerrikume bat eman zien. Azkenik, Manttale taldekoek beraien esker ona agertzeko bi oroigarri banatu zituzten. Anjel Garcia, Agerra mendi taldeko kideak Txomin Irazoki Manttale taldeko fisioterapeutak jaso zituzten eta zehazki, jaso zuten eskultura, San Barbara mendian jarritakoaren errepika bat da. Antolatzaileek urtero ikur berezi eta hunkigarri hau banatzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun