Mugabeclown taldeak clowna naturan izeneko ikastaroa emanen du ekainaren 27, 28 eta 29an Berako Alkeberea landa etxean. Ramon Albistur eta Esther Carrizo izanen dira animatzaileak, maila guzientzat irekia egonen den 20 orduko ikastaro honetan.
Naturan sentsibilizatzea
Clowna Naturan egitasmoaren helburua Naturan sentsibilizatzea eta “norberaren clowna aurkitzea” adierazpen lanak batera garatzea da. Natur ingurunearekiko harremanak, izpiritua zabaltzen eta gure identitatea bermatzen lagundu ahal digu; clownaren adierazpenak dimentsio hau azalduko du. Ikastaroan kanpoan egindako lanak eta barrenean egiteko adierazpen antzerki eta clown inprobisazioa tartekatuko ditu.
160 euro ikastaroa, 120 euro egonaldia
Ikastaroaren prezioa 160 eurokoa izanen da eta landa etxean bi gauerako ostatu hartzea eta mantenu osoa, bertze 120 euro. Izen emateko edo informazio gehiagorako honako helbidera deitu behar da: Uhartean – Esther Carrizo 61 PK – 31780 BERA Telefonoz ere 948 631162 telefonora deitzen ahal da, emailez mugabeclown@uhartea.com helbidera. www.uhartean.com internet helbidean ere topatu daiteke informazioa.
Udako ikastaro trinkoak
Ikastaro honetaz gain, bertze zenbait ere emanen ditu Mugabeclown taldeak Alkeberean, Ramon Albistur, Esther Carrizo eta Pierre Vissler-en bitartez. Udako ikastaro trinkoetan, 45 orduko ikastaroak eskainiko dira, hiru maila ezberdinetan. Abuztuaren 2tik 8ra, lehen maila edo hastapena emanen da. Abuztaren 10etik 16ra bigarren maila edo sakontzea emanen da eta abuztuaren 18tik 24ra bitartean hirugarren maila, sortze laneko bideak zabalduz ikastaroa emanen da.
Clowna, euskal mitologia eta sukaldaritza udazkenean
Udazkenean, azkenik, maila guzientzako 20 orduko ikastaroak emanen dira. Urriaren 10, 11 eta 12an Clowna eta Euskal mitologia ikastaroa emanen da eta abenduaren 19, 20 eta 21ean “Clown, Sukaldaritza eta…” izeneko ikastaroa emanen da.