Euskara teknikari aritzeko lan-poltsa osatu nahi du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 4a

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak euskara teknikari aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Oinarriak lortzeko: Bortzirietako Euskara Zerbitzuaren bulegora jo behar da, Arantzako Herriko Etxean; telefonoz, 948634125 zenbakian; edo bortziriak@euskalnet.net helbide elektronikora idatzita. Poltsan sartu nahi duten hautagaiek zenbait baldintza bete behar dituzte. EGA titulua edo baliokideren bat izatea, batetik; Unibertsitateko titulazioa izatea, erdi edo goi mailakoa, bertzetik eta ibilgailuak gidatzeko karneta izatea, B mailakoa bederen, baita ibilgailua ere, bertzetik.

Eskaerak apirilaren 16a baino lehen

Eskaerak apirilaren 16ko eguerdiko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Bortzirietako Euskara Zerbitzuaren bulegoan, Arantzako Herriko Etxean.

Probak maiatzean

Probak egiteko lehenbiziko eguna maiatzaren 6a izanen da; bigarrena, maiatzaren 9an; hirugarrena, maiatzaren 13an. Proba guztiak goizeko 9:00etan hasiko dira, eta Arantzako Herriko Etxean eginen dira. Mankomunitateak gainditzen dutenen zerrenda behin-behineko kontratazioak egiteko erabiliko du, betiere puntuazioaren ordenari segituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun