Nafarroa Baiko parlamentario Patxi Zabaletak eta Maiorga Ramirezek mozioa aurkeztuko dute ortzegunean, apirilaren 3an, Nafarroako Parlamentuan, Endarlatsatik Berarako bidegorria eskatzeko.
Endarlatsatik Behobiaraino eginen da
Nafarroa Baik gogoratu du N-121 errepidearen egoera hobetzeko lanak egiten ari direla Gipuzkoa zein Nafarroako hainbat tartetan. Egiten ari diren lanak baliatuta, Gipuzkoako Diputazioak aurreikusi du Endarlatsako zubitik Behobiara arteko bidegorria egitea, Iparraldekoarekin elkartuko litzatekeena. Nafarroako Gobernuak esku artean darabilen proiektuan, aldiz, ez da jasotzen aipatu bidegorria egitea, eta horrek eragingo du Endarlatsatik Nafarroa alderako tarteak segidarik ez izatea.
Endarlatsatik Berara 4 kilometro
Nafarroa Bairen proposamenak lau kilometro bertzerik ez du eskatzen, Endarlatsako zubitik Berako irteera bitartekoa. Hortik aitzinera, garai bateko trenabidetik ibiltzeko aukera izanen dute txirrindulariek, behin N-121Ako lanak akaututa. Aipatzekoa da bide honetatik hainbat zikloturista ibiltzen dela, egunero errepidea erabiltzen duten 10.000 ibilgailuen artean. Gaitera, horietatik %20a kamioiak dira.