Herriko pilotariak txapeldun

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Belate Elkarteak antolatzen duen Nafarroako klub arteko txapelketaren finalak jokatu ziren martxoaren 16an Iruñeko Donibanen. Tartean izan ziren Igantziko Unai Telletxea eta Joseba Aldabe ere, eta alebin mailan garaipena lortu zuten. Pozik etorri ziren etxera beraien txapelarekin. Argazkian Telletxea eta Aldabe ageri dira, Luis Mari Retegi entrenatzailearekin. Irudian ageri ez bada ere, Oihan Canabal igantziarra ere han izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun