Aurtengo igerileku denboraldia hasteko bi hilabete baino gehiago gelditzen badira ere, Igantziko Udalak igerilekuko lanak lehiaketara atera ditu. 1.000 eurotan atera du zerbitzua lehiaketara eta eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 11n akituko da, eguerdiko 12etan. Egun berean eginen duen osoko bilkuran irekiko ditu Udalak pleguak, eta orduan erabakiko du zein eskaintza onartu. Hautatutakoek euren gain hartuko dute instalazioen kontrola, kudeaketa, mantenimendua eta garbiketa. Denboraldia, berriz, ekainaren 13an zabalduko da eta irailaren 14an itxi.