Beti Gazteko neskak azpitxapeldun Euskal Herriko sokatira txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketaren azken jardunaldia herrian jokatu zen martxoaren 15ean. Aitzinetik egindako jardunaldietan erabakia gelditu zen txapeldun nor izanen zen. Honela, mutilen 560 kilokoan, Abadiño izan zen txapeldun, bigarren posturako lehia estua izan zuten Berriozar eta Amaiurren aitzinetik. Emakumeen 480 kilokoan, Gasteizko Badaiotz izan zen txapeldun, Beti Gazte eta Oiartzungo Girizia gibelean utzita. Halere, Lesakan izan zen emoziorik, txapelak eta dominak banatu aitzinetik, Beti Gazteko neskek omenaldia eskaini nahi izan baitzieten beraien prestatzaile lanetan aritu diren lau mutilei, Paxkual Tabernari, Oskar Telletxea igantziarrari, Iñaki Igoari eta Joxean Mujikari. Neskek lore-sorta eta txapel bana eman zieten eta hortaz gain, aita izan berri den Paxkuali, Beti Gazteko sokatira taldearen kamiseta ttiki bat ere eman zioten opari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun