Jose Felix Aletxak hartu du Oningo Floresek utzitako zinegotzi kargua

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 1a

Oninek zinegotzi berria

Jose Felix Aletxak hartu zuen martxoaren 14an Jose Mari Floresek «arrazoi pertsonalengatik» utzitako zinegotzi kargua. Jende aunitz bildu zen batzar aretoan eta tentsio-uneak izan ziren. Izan ere, joan den urteko udal hauteskundeetan legez kanpo utzitako botuak kontuan hartuz, ANVri zegozkion bi zinegotzi karguetako bat betetzen zuen Floresek. Hautetsi independentisten ustez, «aukera ona zuen Oninek egitan Alderdien Legearen kontra egin eta udaletxeko egoera normalizatzeko, baina lehengo bidetik jo du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun