Martxoaren 15ean Elizondoko Lur dantzalekuan jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean nagusitu ondoren, Julen Zelaieta herritarra dugu Nafarroako txapeldun berria. Faborito garbirik egon gabe, sailkatutako bertsolarien arteko lehia handia izan zen eta lehen bost bertsolarien arteko tartea 17 puntutakoa bakarrik izan zen, hagitz ttikia. Dena den, guztien artean beratarra nagusitu zen, 418 puntu lortuta, Jon Barberena elizondarraren eta Julio Soto gorritiarraren aitzinetik. Txapela eskuratuta, pozik dago Julen, baina hemendik aitzinera ere lanean segitzeko gogoz. Aldizkariko 3. orrialdean Juleni egindako elkarrizketa bat irakurri ahal izanen duzue. Zorionak eta segi horrela!