Iaz hildako mendizaleak omendu ditu Arkupeak-ek

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Martxoaren 27an Arkupeak jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bere urteroko gimnasia besta egin zuen Berako kiroldegian. Bera, Leitza, Goizueta, Elizondo, Doneztebe eta Urdazubiko taldeak bildu ziren, eta iaz hildako mendizale lesakar eta beratarrak omendu nahi izan zituzten. Unai Etxepare, Xabier Saralegi, Luis Mari Pikabea Loro eta Xabier Zubieta Zubiren senitartekoek makila, boneta, oroigarria eta lore sorta jaso zituzten. Momentu hunkigarri haren ondotik, Nafarroako Larrialdietarako Agentzia izan zuten gogoan jubilatuek, egindako lana eskertu nahian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun