Apirilean Escena Dantza Jaialdia

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Nafarroako Gobernuak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, apirilaren 5ean eta 12an eginen da aurtengo Escena Dantza Jaialdia. Larunbat honetan Tempomobile konpainiak Inventana obra eskainiko du 20:00etatik 21:00etara Kultur Etxean. Leku eta ordu berean, baina apirilaren 12an, Kolonbiako L’Explose Nazioarteko Dantza Garaikideko Konapiniaren ¿Por quién lloran mis amores? ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da. Eguneko sarrera 6 euro kostako da eta bi eguneko bonoa 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun