Perkusio ikastaroa

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Ricardo Baroja Ikastetxeko Guraso Elkarteak apirileko asteburuetan txalaparta, kirikoketa, adar jotzea eta tobera ikasteko tailerrak antolatu ditu. Ikasleei euskal perkusio aldaera ezberdinak praktikatzen ikasteko eta aldi berean erritmoaren oinarrizko nozioak bereganatzeko aukera eskaini nahi diete. Gainera, kirikoketa eta tobera jotzea eskualdekoak direnez, hauek bereziki landu eta balora ditzaten lortu nahi dute.
Jo ala Jo Elkarteak ikastaroak Ricardo Baroja Eskolan apirilaren 5, 12, 19 eta 26an emango ditu eta ordutegiak mailaka banatu dira. Talde ttikiak egokiagoak direnez, ikasle bakoitzak bi larunbatez ikastaroan parte hartzeko aukera izanen du, egun bakoitzean ordu bat. Izena emateko Ricardo Baroja Eskolara deitu beharko dute interesatuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun