Abian da Bidasoako Bertsopaper Lehiaketaren XXI. edizioa

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Maiatzaren 2a bitarte egonen da zabalik

Zabalik dago Bidasoako Bertsopaper Lehiaketaren edizio berria, XXI.a, hain zuzen. Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat antolatu dute. Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira eta gaia, doinua zein neurria librea izanen da.

Lau mailatan banatu dute lehiaketa aurten ere: A maila 12 urte arteko haurrentzat izanen da; B maila 12 urtetik 16 urterarteko gaztetxoentzat; C maila 16 urtetik 18 urte bitartekoentzat eta D maila 18 urtetik goitikoentzat. Bertsoak maiatzaren 2a baino lehen bidali beharko dira Kultur Etxera. Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du eta sariak maiatzaren 16an emanen dira Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun