Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak larunbatean eginen du urteko batzarra

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean

Lesakako Arkupe pilotazaleen elkarteak urteko batzar orokorra eginen du larunbat honetan, martxoaren 8an, arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean.

Gai-ordena

Batzarraren gai-ordenari dagokionez, lehenik joan den urteko batzarraren akta irakurri eta, bazkideek hala erabakitzen badute, onartu eginen da. Ondotik, kontuen egoera aztertuko da eta 2007garren urtean egin ziren aktibitateen balantzea eginen da. Segidan, 2008 urterako aktibitateen programaketa eta aurrekontuak aztertuko dira. Gida batzordearen proposamenak begiratu ondotik, gida batzordeari buruzko hausnarketa eginen da eta akautzeko eskari-galderak eginen dira.

Agertzen ez den bazkideak 6 euro ordaindu beharko ditu

Lesakako Arkupe pilotazaleen elkarteko zuzendaritza batzordetik jakinarazi dutenez, batzar honetara egiaztatu edo justifikatu gabe agertzen ez denak sei euro ordaindu beharko ditu. Gaur egun, ehun kide baino gehiago dituen elkarteko bazkideak urteko batzarrera agertzeko neurri eraginkorra izanen da, dudarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun