Berriz ere egin da Mozorroen Besta. Inauterien antolaketaz arduratu den gazte taldeak pasa den otsailaren 23ko ekitaldiak antolatu zituen. Mezondoan, herri kirol saio polita izan zen frontoian. Baserritar eta herritar mozorro taldeak lehiatu ziren proba konbinatuan, sokatiran eta ingude altxatze proban. Baserritarrek proba guziak irabazi zituzten erakustaldian. Honen ondoren, ehunen bat lagunek Aterpen egin zen bertso afarian parte hartu zuten. Irazu eta Legarreta bertsolariak goizaldera bitarte girotu zuten afalondoa eta Agerralde musikariarekin luzatu zen arratsa herriko gorapean. Argazkian herri kiroletan parte hartu zuten Mozorro Zuri batzuk ageri dira.