Aitzineko aleetan albistea eman bezala, Udalak zerbitzu anitzetako langilea hartzeko deialdia egin zuen urte hasieran. Bortz lagunek eman zuten izena eta horietatik hiru aurkeztu ziren. Hiru horiek azterketetan ari dira. Duela bi aste euskara froga hirurek gainditu zuten eta aitzineko astean edo honetan proba teorikoa egitekoak ziren. Aranztar, igantziar eta etxalartar bana ari dira probetan eta azken emaitza jakin bezain abudo horren berri emanen dugu. Herriko Etxeak hainbat eginbeharretarako hartu asmo du langilea: ur biltegien, kloratzaileen eta hornidura eta saneamentu saren mantentze lanak egiteko; kontadorearen irakurketarako; argiteriaren, kanposantuaren bide eta mendiko nola herriko bertze zerbitzuen zainketa egiteko; eta Udalaren agiri eta bandoen berri emateko.