Ekaitza Elkarteko batzarra

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Joan den otsailaren 23an Ekaitza Elkarteko batzarra egin zen. Zenbait puntu jorratu ziren eta tartean, bi urtero behin aldatzen den juntako kide bozkatuenen berri eman zen. Izan ere, junta aldaketaren txanda da aurten eta horretarako, aintzinetik elkarteko bazkide guziei kideen izen zerrendarekin paperak bidali zitzaizkien hamar izen hautatzeko aukera emanez. Hori horrela, kontaketa lana egin ondoren, boto gehien jasotako hamar bazkideren izenak zehaztu ziren. Oraindik ardurak edo karguak banatzeko bilerarik ez dute egin eta honen berri izatean, jakitera emanen dugu nortzuk osatuko duten hurrengo bi urteetako batzordea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun