Azken egunetan bertze herrietan egin diren moduan, ortzegun honetan, hilaren 13an, eta Zahar Txokon Emakumearen Nazioarteko Egunarekin loturiko ekitaldia izanen da ilunabarrean. Izan ere, Bortzirietako berdintasun arloak Emakumeok badugu zer ikusirik lelopean herriz herri emakumeen historia eta istorioen gainean filma sorta eskaini baitu. Hala, ortzegun honetan, ilunabarreko 8etan Emakumeon historia irudietan izeneko bideo bilduma ikusgai izanen da. Ondoren, 20:30ean Fuego izeneko filma eskainiko da.
Bertzalde, aipatu, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, emakumeen afaria egitekoa zela Aterpen.