Martxoaren 29an Hernaniko sagardotegi batera irteera antolatu dute Ekaitza Elkarteak eta Gazte Asanbaldak elkarlanean. Autobusa eguerdiko 12etan aterako da herritik eta goizaldeko 4etan eginen du itzulera. Joan nahi duenak herriko ostatuetan aurkituko ditu txartelak 10 eurotan. Martxoaren 20a arte egonen dira salgai.