Martxoaren 1ean egin zen udal kiroldegiaren inaugurazioa. Jose Javier Esparza Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko zuzendaria izan zen zinta mozten. Bere alboetan, Koldo Erkizia alkatea eta Fermin Altzugarai eta Txarli Aiala zinegotziak zeuden. Lesakan legez kanpo utzi zuten ANVko bi hautetsiek salbuespen egoeraren aurkako agerraldia egin zuten. Erakundeetako ordezkariek lehenik, eta herritarrek gero, instalazioa ikusi zuten.