Martxoaren 30ean eginen da Erdi Aroko Azokaren bosgarren edizioa. Beti bezala, artisau postuak, karrika animazioa eta tailerrak izanen dira herriko besta egitarauan indarra hartu duen ekitaldian, eta arratsaldeko dantzaldia Erdizka Lauetan taldeak girotuko du. Igandeko Erdi Aroko Azoka izanen da martxoko azken aste hondarreko ekitaldi nagusia, baina larunbatean ere, martxoaren 29an, izanen da zer ikusi eta zer aditu.Goizean, azienda azoka antolatu du Udal Kultur Batzordeak. Mingain urdinaren eritasunaren ondorioz, udazkenean ez zen aziendarik ikusi plazan. Eritasuna hedatzeko arriskurik ez dago orain, nonbait, eta udaberrian sarturik, azienda lehiaketa eginen da plazan. Arratsaldean, 19:30ean, Tantirumairu euskal folklore taldeak dantza saioa eskainiko du Kasinoan eta gauez, 22:30ean, Joseba Irazoki & Balerdi taldeak kontzertua eskainiko du Atxaspi ostatuan.