Aste Santuari begira, turistentzat nahiz herrikoentzat zenbait eskaintza eginen ditu Udal Kultur Batzordeak. Hasteko, martxoaren 19tik 30era Turismo Bulegoa irekiko da Udaletxeko beheko solairuan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 19tik 28ra, berriz, bisita gidatuak antolatu dira herrian barna eta bidaxketan barna. Ibilbide hauei buruzko informazioa Turismo Bulegoan galdegin beharko da.
Martxoaren 19tik 29ra, azkenik, haurren txokoa prestatuko da frontoian, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eguneko sarrera 2 euro ordaindu beharko da eta, bertzeak bertze, puzgarriak, etxetxoa, ludoteka, futbolinak eta ping-ponga izanen dira.