Julen Zelaieta finalean

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Larunbat honetan Elizondoko Lur dantzalekuan jokatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean herriko ordezkari bat izanen dugu: Julen Zelaieta. Gazterik hasi zen bertsotan eta 2005ean eta 2006an hirugarren izan zen Nafarroako finalean. Iaz bosgarren sailkatu zen. Edizio honetan 331 puntu lortuta Txantreako finalaurrekoan eskuratu zuen finalerako txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun