Larunbatean, martxoaren 8an, goizeko 10etatik aitzinera jokatuko dira Lesakako pilotalekuan Batzoki elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Bortzirietako frontenis txapelketako finalerdiak. Joan den asteburuan jokatu zen lehen faseko azken jardunaldia, honako emaitza hauekin:
Larunbateko partidak
Larunbatean, Mitxelena eta Telletxeak 25 eta 21 irabazi zieten Apezetxea eta Etxeberriari. Martinez eta Maritxalarrek 25 eta 0 irabazi zieten Maia eta Mitxelenari, hauek ez baitziren ageru. Del pozo eta Martinezek 25 eta 17 irabazi zieten Picabea eta Iturriari; eta Libo eta landerek 25 eta 19 irabazi zieten Galarregi eta Alberrori.
Igandeko partidak
Igandean, Almandoz eta Aiestaranek 25 eta 21 irabazi zieten Julen eta Imanoli. Mitxelena eta Rodriguezek, 25 eta 19 irabazi zieten Jokin eta Santiri. Otazo-Petrik 25 eta 18 irabazi zieten Zapirain eta Anduezari. Egues eta Romanok ere irabazi egin zieten Iñaki eta Urtziri eta, azkenik, Martinez eta Maritxalarrek 25 eta 22 irabazi zieten Pikabea eta Iturriari.
Finalerdiak larunbat goizean
Gauzak honela, larunbat goizeko 10etan jokatuko da lehen finalerdia: Mitxelena eta Rodríguez lesakarrak eta Libo eta Lander doneztebarrak izanen dira aurrez aurre. Ondotik, Aiestaran eta Almandoz, Martinez eta Maritxalarren kontra ariko dira finalerako txartelaren bila.