Hainbertze irudiren artean zaila da bestak irudikatzen ahal dituzten argazkiak aukeratzea. Ezinezkoa da bertzalde bestetako ekitaldi guzien banan-banako kontaketa egitea. Azken bi urteetako Artzai-zakur Lehiaketaren irabazleak Pello Pagarizabal artzaia eta Argi bere zakurra ageri da lanean lehenbizikoan. Jende aunitz hurbildu zen aurten Meakaundiko zelaira hogeita bosgarren urtea betetzen zuen artzai zakur lehiaketa ikustera.
Bigarrenean Roberto Txoperena San Migel eguneko meza ondotik bandera berriarekin egindako agurrean ikusten ahal da.
Hirugarrena betizuetan ikuskizun eta lehiaketa ederra prestatu zuen gazte taldeari ateratakoa da.
Eta azkenekoan apar bestan dabiltzan haurrak ikusten ahal dira.