Batzokiko VIII. paleta-goma txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

Batzoki elkarteak zortzigarren urtez antolatu duen paleta goma txapelketan izen emateko aukera izanen da urri osoan, 948 627 522 edo 686 759 341 telefonoetara deituz (Laura). Txapelketa azaroaren 6an abiatuko da eta bi maila izanen ditu. Lehenengo maila Diario Vasco Saria izanen da eta bigarren mailak Rural Kutxa Saria izena hartuko du. Bosna bikoteko lau talde sortuko dira eta talde bakoitzean ligaxka jokatuko da. Talde bakoitzeko lehenengo bi bikoteek Diario Vasco Saria jokatuko dute eta hirugarrenak eta laugarrenak Rural Kutxa Saria. Partiduak larunbatero arratsaldez eta igandero goizez udal pilotalekuan jokatuko dira. Txapelketa honetatik ateratako bikote batek, Susperregi eta Zapirainek, San Fermin Txikito txapelketaren finala jokatu zuen urriaren 1ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun