Kultur Astearen barrenean hainbat ekitaldi izan dira aurten ere: antzerkia, Lesakako pasadizoei jarritako bertso berriak, solasaldiak, kantu afaria… Haurrek ere izan dute bere tartea, kulturaldi hau hasteko argazkian ageri den tailerra izan baitzuten frontoian. Kulki taldearen eskutik haurrentzako jolasak ere izan zituzten ikastolako pistan.