Joseba Irazoki musikariak «Irri eta solas» diska aurkeztu du

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

Joseba Irazoki gazte beratarrak, denbora luzean lanean ibili ondoren, bakarkako diska berri bat kaleratu du. “Irri eta solas” izenarekin bataiatu du diska eta oraingoan folk doinuekin dator, banjoa eta guzi. Ilbete, Zorrotzak, Bizio bat eta Irri eta solas dira bertzeak bertze aditzen ahal diren abestien izenak eta hauen letrak Mikel Taberna, Daniel Irazoki, Xabier Silbeira eta Beñardo Goietxek idatziak. Orain arte argitaratutako doinuetatik desberdina baina beti bezala berezia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun