Arrakasta haundiz eta eguraldi ederraren laguntzarekin ospatu zen irailaren 26an 10. Dantzari Ttiki Eguna. Gure Txokoa Elkarteak Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatutako ekitaldian, Gure Txokoa dantza taldeaz gain, Lesakako Tantirumairu Folklore Taldea, Legazpiko dantza-taldea eta Pasai Antxoko dantzariak etorri ziren.