Lurraren Eguna 04

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

Lurraren eguna datorren Urriaren 24an ospatuko dela adierazi nahi dizuegu.
Bezperan Urriaren 23 an , 20:00etan Oin Arin (Lazkao) dantza talderaren saioa kultur Etxean eta gauerdian Kontzertua antolatuko da Alzaten.
Lurraren Egunea 60 artisau goiti ariko dira Alzateko Karrikan, egurra, buztina, larrua, beira, sendabelarrak, elikagaiak eta bertzelako eskulanak erakusten, lantzen eta saltzen.
Bortzirietako produktoak (barazkiak, sagardoa, gasna, loreak, kalauzak, eztia e.a.) goizeko 10etatik aintzinera erakusgai eta salgai egonen dira Alzaten eta Ricardo Baroja Eskolako atarian. Argazki erakusketa Labiaga Ikastolako aretoan jarriko da. (Berako Bitxikeriak) Gaztak eta Sagardo botilak, Urriaren 24an goizeko 10ak baino lehen hartuko ditugu, ohi denez Ricardo Baroja Eskolan.
XVII GAZTA LEHIAKETAREN Sariak hauexek izanen dira :1.Saria: 150 Euro eta Oroigarria. 2.SARIA: 90 euro eta. 3.SARIA: 50 euro. VI SAGARDO LEHIKETAREN SARIAK hauek dira:1. Saria : 100 euro eta oroigarria. 2 . saria : 50 euro. Sari banaketa 17:00etan, Altzateko Plazan eginen da.
Hementxe duzue 2004ko XVIII Lurraren Egunerako prestatuko dugun egitaraua: 10:00etan Lizuniagako Igoera (Lasterka). 10:30etan: Eskulangileen azoka eta erakusketa. Barazki erakusketa. Bortzirietako produktoen salmenta. Taloak eta gasna egun guzian zehar. Eskoletako, Nafarroa Oinezko e.a. postuak. 11:00etan : Txalaparta eta Bera trikitrixa eskolakoak. 12:00etan: Berako Banda eta Txistulariak, Musika eskolako akordiolariak bitartean Eskolan Sagardo dastaketa eta Lehiaketa eta Gasna Lehiaketa. 16:00etan: Gorritiren Animaliak. 17:30etan: Bertsolariak: Amaia Agirre, Irazu eta Julen Zelaieta. 18:00etan Sari banaketak eta enkantea Ilunabarrean Dantzaldia Irats. Ekitaldiak goizeko 10:30tan hasiko dira, eguraldi ederra egiten badu Alzaten eta euria bada Polikiroldegian eta Alzateko Frontoian.

Lurraren Eguna

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun