Funverako ELAk dioenez, sinatutako hitzarmenak langileen %70aren babesa du

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

LABek egindako kritikei erantzun die, gehiengoaren erabakia ez dela gehiegikeria azpimarratuz

Berako Funvera lantegiko ELA sindikatuak erantzun nahi izan dio joan den astean LAB sindikatutik egindako kritikei eta langileen gehiengo zabalaren erabakia ez dela gehiegikeria azpimarratu nahi izan du. Izan ere, ELAk bere idatzian aipatu duenez, hitzarmena “asamblada orokor eta erabakior batetan aprobatuta izan da bozka sekretuarekin. Bozken %70 alde, %23,6 aurka eta % 6,4 txuriko emaitza eman zelarik”. Hortaz, ELAren ustez, “argi eta garbi ikusi daiteke hitzarmen hau aprobatzeko erabakia, langileriaren gehiengo zabal baten erabakia izan dela eta ez dela ELAren gehiegikeriarengatik aprobatu”.

Lan orduen jautsiera eta alda-txandarako plusa

Behin-behinekotasuna %15 baino haundiagoa denean, kopuru hau gainditzen duten kontratuak mugagabe bihurtu behar direla adierazten duen artikuloari dagokionez, ELAk dio bi urtez eten dela “15 kontratu mugagabe egitearen truke, bi urte huetan dagoen lan kopuruaren ezohizkotasuna dela eta”. Informazio modura, azken 15 hilabeteetan 27 kontratu mugagabe egin direla adierazi nahi du ELAk, eta behin-behineko kontratua duten langileen artean, ez dagoela 16 hilabete baino antiguotasun haundiagoa duen langilerik. Alda-txandako lanaldia 32 ordutan gutxitzea lortu da, lanaldi orokorrean lortutako 8 orduren jautsierari gehituta, lanaldi murrizketa nabarmena suposatzen duelarik, ELAren arabera. Era berean alda-txandarako lortu den plusa, 132,75 eurokoa da lan egiten den larunbat, igande edo jaiegun bakoitzeko, soldata igoera orokorra KPI + 2koa delarik urte bakoitzeko.

LABen planari ezezkoa eman dio enpresak hiru aldiz

Alda-Txandari alternatiba bezela LABek adierazten duen “plana”, aldez aurretik hiru alditan enpresari proposatuta zitzaiola jakinarazi du ELAk, “hiru alditan enpresaren ezezkoa jasoaz erantzun bezela. Enpresak alda-txanda plataforman atera zuenetik, bi aukera zeuden, bi urtetarako honen baldintzak negoziatzea edo mugarik gabe ezartzea, jakin arazitako egunetik 45 egunetara, langileen estatutuko 41.4 artikuloa aplikatuz, eta hasierako baldintzatan”.

Langileen asanbladaren erabakia errespetatu

LABen jarrera negoziaketa prozesuan, berriro ere, puntu negatiboa izan dela iruditzen zaio ELAri. “Jarrera positibo bat hartzetik urrun, negoziaketa boikoteatzea izan du helburutzat, pertsona batzuen interesak, interes orokorraren gainetik paratuta, langileen gehiengoak aprobatutako hitzarmena sinatu ez dutelarik”. ELA-Funveratik, hitzarmenen sinaduran, langileak dutela azken hitza uste dute eta hortaz asanbladaren erabakia errespetatzen dutela, ELAren hitzetan, “bertze batzuk ez bezela” . ELAk langileen partehartze zabala eskertu nahi izan du, eta hauek erakutsitako inplikazio eta profesionaltasuna negoziaketa prozesu osoan. Arazoak moldatzen jarraitzeko bere apostua berretsi du ELAk eta Funverako langileen eskubideak defendatuz segituko duela tinko lan eginaz, eta pertsona guztiek merezi duten errespetua mantenduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun