Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzarra eginen du ortziralean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 28a

19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean

Lesakako Beti Gazte elkarteak ortziral honetan, otsailaren 29an eginen du urteko ohiko batzarra, arratsaldeko 7:30ean lehen deialdian eta arratseko 8etan bigarrenean, elkarteak Beheko Plazako 9garen zenbakiko lehen solairuan duen egoitzan.

Gai-ordena

Iazko batzarraren akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, 2007ko ekitaldiak eta kontuak aztertuko dira, gero 2008ko ekitaldiak eta aurrekontua begiratuko dira, kuotak eguneratu eta zuzendaritza batzordea berrituko da, eskari-galderen txandari bide emateko.

875 bazkideetatik gutti joan ohi dira batzarrera

Ondotik, lunch ttiki bat eskainiko da egoitzan, bertaratu direnen artean. Neurri honekin, bazkideen partehartzea bultzatu nahi du zuzendaritza batzordeak. Izan ere, 875 bazkide inguru dituen elkartea izanik, normalean ez dira hogei lagun baino gehiago biltzen urte osoko ekitaldiak, diru-kontuak eta, orohar, Beti Gazte elkarte osoaren harat-honatak zehazten dituen batzarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun