Argentinatik herrira bisitan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

TTIPI TTAPA

Ines Lukanbio Xemordakoa duzue argazkian. Egun batzuk bere herrian pasatu berri ditu eta urriaren 6an berriz ere Argentinara bueltatu zen bere misiolari lanarekin jarraitzeko. Hogeita hamaika urte daramazki misiolari eta Frantziako Santa Maria Kongregazioaren partaide da. 27 urte Kamerunen pasa ondotik, azkeneko lau urteak Argentinako San Jose hiriko pobreei laguntzen daramazki Caritasen arduradun moduan. Kamerun herrialde pobrearen bizimodua lehen, eta orain 9.000 biztanleko hiriaren txirotasuna hurbiletik bizitzen ditu Inesek. Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzaz, osasun arloan aunitz aintzinatu dute Ines dagoen herrian. Irungo udalak Behar Bidasoaren bitartez finantzatutako osasun egitasmoa da elkarlanaren funtsa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun