Eskolen arteko ikasturteko lehen topaketa egin zen Arantza eta Igantzin

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Igantziko haurrentzat bestak pasatzen direnean hasten da egiazko ikasturtea. Bitarteko egunak egokitzeko eta abiadura hartzeko behar izaten dituzte. Bortzirietako Herri Eskola guzien topaketak hasi izanak ere ikasturtea mamitzen ari dela erakusten du. Joan den astean, asteazkenez, bildu ziren lehenbizikoz Igantzin eta Arantzan; ttikienak, 1., 2. eta 3. mailakoak Igantzin, eta koxkorrenak, 6. maila bitartekoak, Arantzan. Argazkian ikusten den bezala, pilotalekuan jostetan eman zuten goiz gehiena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun