Batek baino gehiagok erran digu ez genituela, hain ikusgarriak izanda, bestetako azken egunetako zenbait ikuskizun azken alean aipatu ere. Kontua da, ttipi-ttaparen egutegia dela eta, berriak irailaren 30erako bidaliak egon behar zutela eta bestak urriaren 2an akautu zirela. Beraz, nekez kontatuko ditugu gertatu gabekoak. Bi egun horietako egitarauari erreparatuz, maila gorenean paratu beharko genuke larunbat arratsaldeko herri kirol saioa. Zeinen ongi hartua dioten tamaina ekitaldi horri Igantziko Herri Kirol Taldeko gazteek! Gogoan al dauka norbaitek Igantziko pilotalekuan hainbertze jende ikusi izana? Ez aspaldian. Gainera talde honek euren gastuei aurre egiteko bestetan