Lesakako Gaztik taldeak antolatuta larunbat honetan, urriaren 23an, mendi ibilaldia eginen da Goizuetara. 9:00ak aldera gelditu dira plazan abiatzeko. Artikutzan zerbait jan eta egoteko modua izanen da. Han bilduko dira Goizuetako gazteekin eta elkarrekin eginen dute hortik aitzinerako bidea. Han bertso-poteoa eta 30 lagun biltzen badira barrikotea izanen dute. Goizuetan lo egin ondotik, biharamonean bueltatuko dira.