Energia berriztagarriak ezartzeko dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak energia berriztagarria erabiltzen duten sistemak ezartzeagatik dirulaguntzak eman dizkio Nafarroa osoko sektore turistikoko hamabortz enpresa ttiki eta ertainei. Herrian, bi izan dira dirulaguntza jaso dutenak: Alanzar baserriko Xebe Fagoagak 19.045 euro jasoko ditu, 35.694 euroko inbertsioarengatik eta Juan Carlos Tellok 19.525 euroko dirulaguntza izanen du 34.979 euroko inbertsioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun