San Fermin elkartearen eguna eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Hilabete bukaera arte ikusgai izanen da argazki erakusketa Beti Gazten TTIPI TTAPA

Igande honetan, urriak 24, San Fermin erretiratuen elkartearen eguna ospatuko da. 11:30etan aurten hildako bazkideen omenez meza izanen da. 14:00etan, bazkaria erretiratuen egoitzan honako menuarekin: errusiar ensaladilla, txanpiak, pate, langostinoak, zainzuriak, urdaiazpikoa, txuleta piperrekin, brazo gitano, ardoa, ura, kaba, kafea, kopa eta purua. Bazkal ondotik dantzaldia ere izanen da. Gainera, aurten egindako ekitaldien irabazleei sariak emanen zaizkie. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkideen ohiko laguntzaileek 28 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun