Errekako hodia moldatu dute Kanttonberriko zubi azpian

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Kanttonberri karrika eta Eztegara arteko zubian, errekako hodia moldatzen egon dira joan den astean. Erreka hori idor idorra zegoen eta bertan egoten diren amuarrainak hiltzen hasi ziren. Beraz, arazoa non zegoen begiratu eta dirudienez ur depuradorara eramaten duen hodiak zuloa zeukanez zulo horretatik errekako ura sartzen zen eta horregatik erreka hustutzen ari zen. Bi egunez egon dira lanean eta obrak ikusmin handia sortu duela badirudi, kurioso aunitz egon baita egun hoietan zubiko barandatik obra begira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun