Hirurogei eskulangile bilduko ditu igandeko XVIII. Lurraren Egunak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Bezperatik hasiko dira ekitaldiak, Lazkaoko Oin-Arin dantza taldearekin

Urriaren 24an ospatuko da Gure Txokoa Elkarteak antolatutako XVIII. Lurraren Eguna, baina bezperan ere izanen da ekitaldirik. Alde batetik, Lazkaoko Oin Arin dantza taldearen ikuskizuna izanen da Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta 20:00etan Kultur Etxean eta bertzetik, gauerdian Ikuilu ostatuan Eten eta Amebak kontzertua eskainiko dute.
Igandean 60 artisautik gotti ariko dira Altzateko karrikan, bakoitza berea erakusten eta saltzen: egurra, buztina, larrua, beira, sendabelarrak, elikagaiak… Bortzirietako produktuak (barazkiak, sagardoa, gasna, loreak, kalauzak, eztia, etab.) 10:00etatik aintzinerat erakusgai eta salgai egonen dira Altzaten eta Ricardo Baroja Eskolako atarian. Argazki erakusketa Labiaga ikastolako aretoan jarriko da (Berako bitxikeriak). Ordu berean, Lizuniagako Igoera eginen dute korrikalariek eta 10:30etan hasiko dira postu desberdinen erakusketa eta salmenta: eskulangileen azoka eta erakusketa, Bortzirietako produktuena, taloena, Nafarroa Oinezeko eta eskoletako materialena, etab.
Musikak ere leku handia hartuko du egun honetan, adibidez, 11:00etan txalaparta eta Bera trikitrixa eskolakoak arituko dira eta 12:00etan, Berako Banda eta Txistulariak, Musika eskolako akordiolariak. Bitartean eskolan Sagardo eta gasna dastaketa eta lehiaketa eginen dira. Aipatzekoa da, lehiaketan parte hartu ahal izateko gasnak eta sagardo botilak igandean goizeko 10ak baino lehen eraman behar direla Ricardo Baroja Eskolara. XVII. Gasna Lehiaketan hiru izanen dira sarituak, lehenengoa 150 euro eta oroigarriarekin eta bigarrena 90 eurorekin eta hirugarrena 50 eurorekin. VI. Sagardo Lehiaketan, aldiz, bi sari izanen dira, lehendabizikoa 100 euro eta oroigarria eta bigarrena 50 euro. Sari banaketa 17:00etan eginen da.
16:00etan, lehendabiziko aldiz, Gorritiren animaliak aterako dituzte. Amaia Agirre, Irazu eta Julen Zelaieta bertsolarien saioa 17:30etan hasiko da eta beranduxeago, 18:00etan gasna enkantea eginen da. Ilunabarrean, eguna akautzeko, dantzaldia izanen da Irats taldearekin. Ekitaldiak goizeko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun