Bidasoa Ikerketa Zentroak, aurtengoan “Nafarroan euskeraz idaztea” gaia jorratzeko asmoarekin, V. Soziolinguistika Jardunaldiak antolatu ditu. Azaroaren 12an Jon Alonso eta Patziku Perurena etorriko dira, azaroaren 19an Juanjo Olasagarre eta Castillo Suarez eta azaroaren 26ean Mikel Taberna eta Jon Abril beratarrak arituko dira. Hitzaldi guztiak Jamotenean izanen dira 18:30etan.